22 / 01 / 2018

FALCO-ko lehen Workshop-a

Joan den Urtarrilaren 18an, FALCO proiektuaren lehen Workshop-a ospatu zen Donostian. Ekimen hau, eragile desberdinen arteko elkarrizketa bultzatzeari (industria, osasun erakundeak eta ikerketa eremua), jakintza partekatzeari eta etorkizunean, ikerketaren emaitzak Euskadiko enpresa-sareari transferitzeko bultzatzeari zuzenduta dago.

Lan saioan 25 erakundek parte hartu zuten, hala nola, FALCO partzuergoko kideak, proiektuari lagundu dioten enpresak (Exercycle, Fesia Technology, Gogoa Mobility Robots, Init Health, Gureak, Vitia) eta osasun arloko eragileak (Bioef eta Osakidetza).
Workshopa helburu bikoitz batekin proposatu zen. Lehenik eta behin, partzuergo kliniko eta teknologikoak hauskortasun ikerketaren arloan lortu dituen emaitzak ezagutaraztea. Bigarrenik, euskal industriaren eta Osakidetzaren (osasun teknologiaren eskatzaile nagusia) interesak biltzea.

Parte-hartzaileek, gure inguruan hauskortasunak duen garrantzia ezagutzeko aukera izan zuten, bai osasun arloan, baita zainketan eta gerontologian ere. Biodonostia-tik, Vergara Doktoreak, komunitatean bizi diren pazienteen hauskortasuna aztertzeko lehen mailako arretan sortutako taldea aurkeztu zuen, eta Ander Matheu doktoreak, hauskortasuna karakterizatzeko biomarkatzaileekin egindako lana. Esparru geriatrikoan, Haritz Arrietak, ariketa fisikoa egiteko osagai-aniztun programa baten efektuak aurkeztu zituen. Ikerketa honetan Matia eta UPV-EHUk parte hartu dute adineko instituzionalizatuekin.

Atsedenaldiaren ostean, bertaratuek, garatutako teknologien erakustaldi desberdinak ikusteko aukera izan zuten (hauskortasuna objetiboki karakterizatzeko sortutakoak, eta baita pertsona aurre-hauskor, hauskor eta sendoekin esku hartzeak egiteko sortutakoak ere). Hain zuzen ere, Tecnaliak, orekaren ebaluazioa eta entrenamendurako garatutako gailuen erakusketak egin zituen. Tekniker, Vicomtech eta UPV-EHU RSAITek aldiz, bere konponbide robotikoa aurkeztu zuten, goi-enborraren erresistentzia aldakorreko entrenamendu pertsonalizatua egiea ahalbidetzen duena.

Azkenik, euskal industriari aktibo hauek transferentzizeko baldintzei buruz eztabaidatu zen eta hauskortasunaren inguruko aukera berriak aztertu ziren.