27 / 11 / 2017

Zahartze osasuntsu baterako irtenbide teknologiko berriekin aurrera eginez

Hauskortasuna, "ahul edo erraz hondatu" daitezkeen objektu edo materialak identifikatzeko asmatutako hitza da. Zahartzearen esparruan, pertsona adinekoak, ahulak eta gertaera kaltegarriak izateko arrisku handia dutenentzako erabiltzen da.

TECNALIAk, adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko ahaleginean, zahartze osasuntsua sustatzeko neurri berriak ikertzen ari da, ahultasun eta narriadura funtzionala sahieztuz. Honek, adinekoen menpekotasuna eta erorketen intzidentzia murriztuko du.

Zahartzearen esparruan, "hauskortasuna " hitza aipatzen da, gertaera kaltegarriak jasateko arrisku handia duten adineko ahulak izendatzeko. Adinarekin erlazionatutako sindrome bat da. Sindrome honek, erreserba funtzionalaren jaitsiera du ezaugarritzat eta sarkopeniari oso loturik dago, adinekoak, erorketak eraginda, desgaitasun, ospitaleratze eta heriotza arriskuan jartzen bait ditu. Prebalentzia, 65 urtetik gorakoentzat handia da, %7tik %16rakoa.Portzentaia hori adinarekin batera handitzen doa.

Hauskortasuna, mendekotasuna ez bezala, itzulgarria da; bizi kalitate hobeagoarekin eta mendekotasunik gabe zahartzeko esku-har daiteke. Mendekotasuna saihesteko, ezinbestekoa da hauskortasuna detektatzea eta tratatzea, bai ospitaleetan, bai gizartean, oro har.

Erronka horri erantzuteko, FALCO ekimenaren bidez, TECNALIA, BIODONOSTIA, VICOMTECH, CIDETEC, MATIA, TEKNIKER eta UPV erakundeak, aurre-hauskor eta hauskor diren pertsonen karakterizazio, ebaluazio eta esku-hartzeko metodo eta soluzio teknologiko berrien ikerketan dabiltza. Gaur egungo ikerketak, osagai-anitzeko (indarra, erresistentzia, oreka eta ibilera) entrenamendu fisikoko programen eta entrenamendu kognitiboan zentratzen dira. TECNALIAk ekimen honetan, adinekoen orekaren balorazio eta entrenamendurako konponbide teknologiko berriekin laguntzen du.

Argibide gehiago jasotzeko: iraitz.manterola