Euskadi Estrategia

Euskadi, estatuko adineko pertsona gehien dituen autonomia-erkidegoetako bat da. 65 urtetik gorakoak biztanleriaren % 20,2 dira, Europako batez bestekoaren gainetik, zeina % 18,2koa den, eta baita Espainiakoarenaren gainetik ere (% 17,7).

Espainia mailan, Euskadi da pertsonako osasun gastu haundiena egiten duen Autonomia Erkidegoa, azkeneko bost urteetan gutxienez. Nahiz eta krisiaren ondorioz apur bat jaitsi egin den, orain berriro igotzen hasi da: 1.623 euro 2010ean, 1.541 euro 2014. urtean eta 1.548€ 2015. urtean. Euskadiko osasun gastua per capita, Europako herrialde batzuetan bezalakoa da, esate baterako, Erresuma Batuan, baina hala ere, urruti dago Norvegia (5.669 euro) eta Suitzarekin alderatuta (5.643 euro). Azken hauek dira sailkapenaren buru.

Testuinguru horretan, hauskortasunaren abordatzea eta bere ebaluaketa eta prebentziorako estrategiak Osakidetzaren interesekoak dira, 2013-2020ko Osasun Estrategian eta Adinekoen Arreta Planean (PAM) islatzen den bezala.

Horrek, aukera ematen du lehen mailako arreta sisteman ebaluazio kuantitatibo berrien garapena eta aplikazioa lortzeko, arlo honetan produktu berriak sortzeko bultzada argia suposatzen duelarik.

Erronka honi erantzuteko, Zientzia eta Teknologia Sareko zenbait eragileek zahartzeari buruzko ikerketa ildoak bateratu dituzte eta Hauskortasuna ikerketa foku bezala hartu dute estrategia bakar batean:

“Hauskortasun sindromearen abordatze integrala, metodo eta eredu kliniko eta prototipo teknologiko esperimentalen garapenean aurrera eginez, aurre-hauskor, hauskor eta menpeko pertsonen identifikazio, karakterizazio, ebaluazio eta esku-hartzerako”.

Ikuspegi integratu honek (multidimentsionala eta jakintza-arlo anitzekoa), alderdi klinikotik begiratuta, gizabanakoaren hauskortasunean eragiten duten arlo guztiak jasotzen ditu (gaitasun fisiko eta kognitibo funtzionala, biologia eta autonomiarekin loturiko eguneroko testuingurua).

Erlazionatutako edukia
Zer da Hauskortasuna?
Zer da Hauskortasuna?

Adinari loturiko sindrome bat da. Erreserba funtzionala jaitsi egiten da eta sarkopeniarekin oso lotuta dago, ....