Zer da Hauskortasuna?

Adinari loturiko sindrome bat da. Erreserba funtzionala jaitsi egiten da eta sarkopeniarekin oso lotuta dago, adineko pertsonak desgaitasun, ospitalizazio eta heriotza arriskuan jartzen bait ditu erorketengatik.

Biztanleriaren zahartzea fenomeno globala eta etengabea da gizarte aurreratuetan, eta erronka sozioekonomiko garrantzitsuenetako batean bihurtu da. Administrazioek eskualde, estatu, Europa eta nazioarte mailan bultzatutako politika publikoek eta I + G + b-ko estrategiek, zahartze osasungarri batean onarritu dituzte bere lehentasunak. Gaitasun funtzional egoki baten mantentzea, bai fisikoki eta kognitiboki, barne dituela.

Ezgaitasunak bizi-kalitatea okerragotzen du, ospitaleratze eta heriotzaren arriskua areagotzen du eta osasun kostuak handitzen ditu (Keeler E et al, 2010). Gizabanakoaren ezgaitasun funtzionalak eta mendekotasunak hauskortasuna dute aurretik: klinikoki antzeman daitekeen egoera, erreserba funtzional murritz eta egokitze-gaitasun narriatze batengatik bereizten da, sistema fisiologiko anitzen bidez. Sindrome hau ezgaitasuna eta bestelako gaixotasun klinikoak (hala nola, erorketak, hausturak, narriadura funtzionala, ezgaitasuna, instituzionalizazioa eta heriotza) garatu baino urte batzuk lehenago ager daiteke (Rodriguez-Mañas, 2012). Beraz, hauskortasun sindromeak adineko pertsona zaurgarriak definitzen ditu, gertaera kaltegarriak sufritzeko arrisku haundia dutenak, alegia. Hauskortasuna ezgaitasun aurreko egoera bat da, arlo ezberdinetan mugak dakartzana (funtzional, kognitibo, gizarte mailan etab.).

Prebalentzia handia da 65 urte baino gehiagoko pertsonetan,% 7tik% 16ra bitartekoa, eta kopuru hori adinarekin handitzen da (Garcia Garcia 2011). Hauskortasuna, mendekotasuna ez bezala, atzeragarria da; bere efektuak alderantzikatu edo geldiarazteko esku-hartu daiteke; bizi-kalitate hobeagoarekin eta adinaren erlazionatutako mendekotasunik gabe urte gehiagoz bizitzeko.

Mendekotasunaren aurkako borrokan, oso garrantzitsua da hauskortasunaren detekzio eta esku-hartzean zentratzea, bai ospitaleetan, baita komunitatean ere.

Erlazionatutako edukia
Euskadi Estrategia
Euskadi Estrategia

Euskadi, estatuko adineko pertsona gehien dituen autonomia-erkidegoetako bat da. 65 urtetik gorakoak biztanleriaren % 20,2 dira, Europako batez ....