Gure ibilbidea

Detekzio eta identifikazio goiztiarretik (Frailtek) prebentzioraino (Falco)

E2015 eta 2016 urteetan, partzuergoak FRAILTEK proiektuan egin du lan, zeina hauskortasunaren detekzioan eta identifikazio goiztiarrean zentratuta dagoen. Proiektu horren emaitza gisa, hauskortasunaren sindromearen karakterizazio multidimentsionala lortzeko hasierako protokoloa eta hauskortasunaren baloraziorako hainbat prototipo teknologiko ditugu, hala nola:

2017 - 2018 denboraldi berri honetan, partzuergoa FALCO - "Frailty Corner" izeneko proiektua garatzen ari da. Honekin, beste urrats bat eman nahi da hauskortasunaren abordatzean eta ikerketa, esku-hartzean zentratzen da, narriatze funtzionala eta menpekotasuna saihesteko helburuarekin, bere agerpena atzeratzeko edo gaitasun funtzionala eta kognitiboa berreskuratzeko, entrenamendu fisiko eta kognitiborako erabiltzen diren programen bidez.

Hauskortasunaren prebentzio, esku-hartze eta kudeaketaren aplikazio masiboak, praktika klinikoan, programa eta ekipamendu espezifiko berriak eskatzen ditu, balioztatuak, eraginkorrak eta bideragarriak direnak. Testuinguru honek aukera interesgarria eskaintzen du entrenamendurako irtenbide teknologiko berritzaileentzat.

Erlazionatutako edukia
Partzuergoa
Partzuergoa

Jakintza-alor anitzeko partzuergoa. Bertan Gizarte eta Osasun Arloko Ikerkuntza Institutu batek (Biodonostia), Ikerkuntza Gerontologikoan aritzen ....