Partzuergoa

“Jakintza-alor anitzeko partzuergoa. Bertan Gizarte eta Osasun Arloko Ikerkuntza Institutu batek (Biodonostia), Ikerkuntza Gerontologikoan aritzen den Institutu batek (Matia), Zentru Teknologiko anitzek (Tecnalia, Cidetec, Tekniker, Vicomtech) eta mediku arloko zein arlo teknologikoko Euskal Herriko Unibertsitateko bi departamentuk (Fisiologia, Konputazio Zientziak) parte hartzen dute”.

Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko arlo ezberdinetako eragileak biltzen ditu, hala nola, biomedikuntza, gizarte eta osasun arloa, arlo klinikoa eta zientzia eta teknologia arlokoak. Hauek hauskortasunaren inguruko ikerkuntzaren garapenerako beharrezkoak diren gaitasunak eskaintzen dituzte, hauek barne:

  • Gizarte eta osasun arloko gaitasunak: Hauskortasunaren inguruko mediku eta traslazio-ezagutza (kliniko, molekula eta zelula mailan), eta koerikortasuna eta polifarmazia duten helduen beharrak baloratzeko baldintzen ezagutza.
  • Hauskortasun eta aurre-hauskortasun egoeran dauden pertsona multzoetarako sarbidea, balorazio eredu berriak, entrenamendu-programak eta garapen teknologikoak balioztatzeko.
  • Gaitasun zientifikoak: biomekanika eta mugimenduaren kontrola, elektroterapia, fisiologia eta fisioterapia, mugimenduaren eta ibileraren analisia egiteko teknologia, biofeedback-a, modelaketa muskulueskeletikoa, EMG / EEG teknologiak, neuro-errehabilitaziorako gailuak, errehabilitazioren alderdi kognitiboak, biomarkatzaileak.
  • Gaitasun teknologikoak: Robotika, presio sentsorika, elektroestimulazio funtzionala (FES), errehabilitaziorako ortosia, biofeedback-a, 3D ikusmena, EMG seinalearen analisia, modelaketa muskuloeskeletikoa eta simulazioa digitala.
  • Ekipamendua eta laborategiak: Ibilera, mugimendua eta oreka aztertzeko laborategiak, 3D ikusmena aztertzeko ekipamendua, seinale fisiologikoak neurtzeko ekipamendua (EMG barne), robotika laborategia, prototipoak egiteko tailerrak.
Erlazionatutako edukia
Gure ibilbidea
Gure ibilbidea

Detekzio eta identifikazio goiztiarretik (Frailtek) prebentzioraino (Falco)..