Falco

Helburuak:

Soluzio teknologiko berriak, adineko pertsona aurre-hauskor eta hauskorren gaitasun funtzionalaren mantentze eta berreskurapena errazteko, eta terapeutari pertsonaren bilakaeraren jarraipen zehatza egitea ahalbidetzeko ”.

Proiektu honekin, laborategi mailako prototipoen bidez, "Frailty Corner" deituko diogun entrenamendu-gunearen oinarriak jarri nahi ditugu. Gune honek, hauskortasun sindrome maila desberdina duten adineko pertsonei zuzendutako esparru desberdineko ekipamendu eta entrenamendu programa espezifikoak edukiko ditu.

Helburua, maila eta entrenamendu-gune bakoitzera egokitutako prestakuntza-planak diseinatzea da.

Jarduerak:

FRAILTEK-en emaitzetan oinarriturik, honako helburu zehatzak ditugu:

  • Terapeutentzako gida bat eskaintzea, hasierako ebaluazio protokoloa, entrenamendu-proposamena, entrenamendua bera, emaitzen neurketa eta efektuen balioztatzea barne dituena.

  • Entrenamendu-plan berriak edo osagai anitzeko esku-hartze programak diseinatzea, adineko pertsona aurre-hauskor eta hauskorrei zuzenduriko ariketa fisiko eta eginkizun kognitibo eraginkorragoak konbinatzen dituztenak.

  • Indarraren, potentziaren eta goi-enborraren mugikortasunaren entrenamendurako sistema berri bat sortzea, beso-robotikoa eta indar sentsorearen erabileran oinarritua.

  • Hankabiko egonaldian, orekaren entrenamendu espezifikorako sistema aurreratu bat sortzea.

  • Erabiltzailearen goi-adarretako fisiologia irudikatzen duen eredu matematiko bat garatzea. Modelaketa digitala egiteko teknologiak, entrenamendu ekipamenduarekin integratuaz , terapeutari aukera ematen dio maila fisiologikoan entrenamendu programen eragina hobeto ezagutzeko.

  • Laborategi mailan, "Frailty Corner" gunea sortu, garapenak probatzeko eta ingurune soziosanitario eta industrialean egindako ikerketak garatu eta zabaltzeko.
Erlazionatutako edukia