Frailtek


HELBURUAK:

“Hauskortasunaren karakterizazio multidimentsionalean eta bere identifikaziorako estrategia berritzaileetan aurreratzea”

2015 eta 2016. urteetan garatua izan den proiektu honek hauskortasunaren identifikazio eta ebaluazio metodo berritzaileak bilatzen ditu, ohikoekiko osagarriak, hauskortasunaren identifikazio sistematikoa eta egungo zainketa prozeduretan erabiltzea ahalbidetuko dutenak.

EKINTZAK:

Ondokoan lan egin da:

  1. Hauskortasun sindromea osatzen duten sintomak eta seinaleei buruzko ezagutza garatzen, ikuspuntu orokor eta integratzaile batetik, bere multidimentsionaltasuna eta substratu biologikoa kontuan hartuta.

  2. Oinarri teknologikoa duten irtenbideak garatzen. Irtenbide hauekin gaur egunean gizabanako hauskorren identifikaziorako eta balorazio klinikorako erabiltzen diren metodoak hobetuz.

EMAITZAK ETA EKARPENAK:

Adineko pertsona sendoak eta hauskorrak dituzten kohorteak, bai lehen mailako arretan bai zainketa geriatrikoan; Kohorteak ezaugarri funtzional, kognitibo eta bizimoduaren ikuspuntutik karakterizatu dira.

Lehen mailako arretan, guztira, 567 pertsona izan dira aztertu eta baloratu direnak. Beraien batez besteko adina 80 urtetik gorakoa izan da. Gipuzkoako udalerri askotakoak dira pertsona hauek, Osakidetzako OSI-Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko kideak denak ere. Nabarmentzekoa da aztertutako pertsonek gaitasun funtzionalean dituzten muga nabarien nagusitasuna.

Honetaz gain, Gipuzkoako probintziako 10 geriatrikoetako 114 gizabanako hauskorrekin kohorte bat sortu da. Lagin hau, egoera fisiko eskasa, sedentarismo maila handia (muga funtzionalak eragindakoa baino handiagoa), morbilitate anitza eta multifarmazia maila garrantzitsuengatik bereizten da.

  • Funtzio fisiko eta kognitiboaren ebaluazio bateratua egiteko proba diseinatu eta balioztatu da. Hauskortasunaren identifikaziorako froga batean lan egin da. Froga hau lan konbinatu batean oinarritzen da, osagai fisiko eta kognitiboa dituena. Tresna hau erabiltzaile ezberdinekin ebaluatu da.
  • "Zutitu eta ibili" (Sit to Stand) frogetan aplikagarria den eta eserialdiaren analisia egiten duen prototipoa: Presio sentsoreetan oinarritua (CIDETEC-ek patentatutako teknologia), zutitze eta esertze prozesua aztertzea ahalbidetzen du. Era berean, aztertutako pertsonen hauskortasun egoera identifikatzea ahalbidetzen duten parametroak azter litezke tresna honekin.
  • Berg-en eskalan aplikagarria den orekaren baloraziorako sistemaren prototipoa: gorputz-enborraren mugimendua jasotzeko sistema optikoa erabiltzen du eta oin-zolako presio banaketaren neurketa egiteko, presio plataforma, biak konbinatuz. Bi neurriek Masa Zentroa eta Euskarri oinarriaren arteko desplazamendu erlatiboa kalkulatzeko aukera ematen dute, eta, horrela, ikertutako pertsonen egonkortasuna aztertzen da.
  • Pertsona hauskorren ohiko bizi-ereduen azterketa egiteko prototipoa. Bizitza eredu, ohitura eta burututako jarduera fisikoaren jarraipenerako eta honi lotutako aldagai psikosozialen (ahultasun pertzepzioa, bakardadea, emozioak…) neurketa egiteko soluzioa.
  • Pertsona hauskorrak identifikatzeko markatzaile genetiko eta biokimikoen azterketa. Pertsona hauskorrak karakterizatzeko garrantzizko adierazle genetiko eta molekularren multzoen proposamena, eta hauetan oinarritutako diagnostiko proposamena.
Erlazionatutako edukia
FALCO-ko lehen Workshop-a
FALCO-ko lehen Workshop-a

FALCO-ko lehen Workshop-a.